XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Han, jakitea arriskutsua izango da, emulazioa ondikozkoa; eta bertuteei dagokienez, Aristotelesek ez du uste esklaboek berezko bertuterik izan dezaketenik; horrexek bai murrizten duela ondo hezkuntza halako gobernuetan.

Beraz, esan liteke ez dagoela hezkuntzarik.

Dena kendu beharra dago, zerbait eman ahal izateko; eta sujet txar bat egiten hasi, esklabo on bat egiteko.

Ei! Zergatik ekingo lioke hezkuntzak zorigaitz publikoan parte hartzen duen hiritar on bat hezteari?

Hark Estatua maiteko balu, gobernuaren baliabideak laxatzeko tentazioa izango luke; lortuko ez balu, galdua litzateke, eta lortuko balu, galtzeko arriskuan leudeke bera, printzea eta inperioa.

IV Antzinakoen hezkuntzaren eta gurearen ondorioen arteko aldea

Antzinako herririk gehienak oinarritzat bertutea zuten gobernuen mende bizi ziren; eta hura indarrean zegoenean, gaur egun ikusten ez ditugun eta gure arimatxoak harritzen dituzten gauzak egiten ziren.

Haien hezkuntzak beste abantaila bat zuen gurearen gainean; inoiz ez zuten hura ukatzen.

Epaminondasek, bere bizitzako azken urtean, bere heziketa hasi zuenean entzuten, ikusten, egiten zituen gauza berberak entzuten, ikusten eta egiten zituen.

Gaur egun, hiru hezkuntza desberdin edo elkarren aurkako jasotzen ditugu: gurasoena, maisuena, munduarena. Azkenekoan esaten zaigunak goitik behera aldatzen du lehen bietan esandako guztia.

Hori, aldez, gure garaian erlijioaren eta munduaren eskakizunen artean dagoen kontrastetik dator; antzinakoek ez zuten halakorik ezagutzen.

V Gobernu errepublikarreko hezkuntzaz

Gobernu errepublikarrean, hezkuntzaren ahalmen osoaren premia dago.